Bernecker & Rainer Automatización Industrial

Informazio gehiago

Lana

Perfection in Automation

Perfection in Automation – Hauxe da gure negozioak bere izaera definitzeko 26 urte baino gehiagotan izan duen ezaugarria. Horrek ez du esan nahi bakarrik mundu osoari orain arte egon den teknologiarik berritzaileena eskaintzen zaiola; gure bezeroekin etengabe elkarlanean arituta irtenbiderik hoberenak aurkitzen ditugula ere esan nahi du. Industria guztiz automatizatua eta uniformea lortzea da gure ahalegin guztien jomuga.

Guretzat, “Perfection in Automation” esateak esan nahi du gure bezero, partner, enplegatu eta hornitzaileekin hasieratik dugun lankidetza estua zaintzea, elkarrekiko konfiantzan eta ezagutza mailarik handienean oinarrituta.

Prototipoetatik serieko produkzioraino, osagai bakoitza Eggelsbergn, Austrian, fabrikatzen da, fabrikatu ere kalitate mailarik handienarekin. Hori posible da bakarrik probarako eta ikuskapenetarako guztiz automatizatutako sistemak eta abangoardiako teknologia duten produkzio metodorik modernoenak ditugulako. Irten aurretik, osagai bakoitzari ikuskapen zorrotz eta zehatza egiten zaio, bai bere zirkuitua bai bere funtzionaltasuna egiaztatzeko. Ikuskapen horiek kalitate estandarrik handienetan oinarrituta daude, eta horietaz aparte betekizun horiek erraz gainditzen dituzten probak ere egiten zaizkie.

Contacto

GARAIA Berrikuntza Gunearen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, erantzuteko irrikan gaude.

Telefonoz egitea nahi baduzu:
+34943 03 88 46

Edota ondorengo formularioa beteaz:

Goiru kalea, 1 A Eraikuntza
20500 Arrasate-Mondragón (GIPUZKOA)

GPS: 43,0645 / -2,5044

Ikusi Google Mapsen