CIC microGUNE elkarlanean ikertzeko zentro bat da, aparteko ikerketa lanak egiteko aliantza zientifiko eta teknologikoaren eredu berri bat izateko sortua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak mikroteknologien eremu estrategikoan dituen eragile guztien ahalmenak elkartuta Euskal Herriko enpresa sektoreak duen lehiakortasun maila handitzeko asmoz.
CEIT, IKERLAN eta TEKNIKER, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO unibertsitateko MGEP eta Nafarroako Unibertsitateko TECNUN zentroen arteko aliantza estrategikoaren emaitza da eta MONDRAGON taldearen eta Belgikako IMEC Mikroelektronikako Unibertsitate arteko Zentroaren laguntza dauka mikroteknologien alorreko ikerketa eta garapen teknologikorako.
PROFILA
Goi errendimenduko lankidetza plataforma, geografian zehar banatuta dauden hainbat ikerketa talderen gaitasunak merkatu/teknologiako proiektu bakar batera bideratuta elkartzen dituena.
Jarduera bere hiru ikerketa unitateen bitartez garatzen da, eta ikerketa unitate horiek honetan espezializatuta daude: Mikrosentsoreak, Mikrofluidoak, eta Mikro/Nanoingeniaritza.
JARDUEREN EREMUA
Mikroteknologietako jarduerek automobilgintza, biomedikuntza, energi aurrezpen eta IKTen moduko alorretan aplikazio aukera zabala duten mikro-nanogailu eta osagaien diseinua, fabrikazioa eta packaginga hartzen dute beren baitan.