Fagor Taldeko kooperatiba bat gara, MONDRAGON Korporazioko partaide beraz. Fagor Taldeko Jabetza Industrialeko Departamentuaren garapen natural gisa jaio gara, Departamentu honen 25 urtetik gorako esperientzia bizkarrean hartuta.
Nahiz eta hasiera batean Departamentu honen zerbitzuak Fagor Taldera mugatu, apurka apurka MONDRAGON Korporazioko beste kooperatiba batzuei aholku ematen ere hasi ginen, eta baita Korporaziotik kanpoko zenbait enpresei ere. Galbaianetik enpresa guzti horiei jabetza industrial eta intelektual mailako zerbitzu integrala ematen jarraitu nahi dugu, beti ere egunez egun gure jarduna hobetzen eta gure zerbitzuak jaso nahiko lituzketen enpresa berriei ateak zabalduz.