Mondragon Korporazioaren Sustapen Zentroaren misioa da tokian-tokian enplegu iraunkorra, hobe kooperatiboa, sortuko duten jarduera berriak sustatzea. Helburu horrekin, Mondragonen Industria Arloak lehentasunezkotzat dituen eta ondoren aipatzen diren bi sektoreetarako definitutako garapen sektorialerako estrategia gauzatuko du: Osasuna eta Energia.
Horretarako, negozio aukerak antzeman, dagozkien planak landu eta onartzen diren jarduerak abiarazi egin beharko ditu, beharrezko dituzten baliabideez hornituta, eta, azkenean, lagundu egingo ditu finkatuta egon arte.