|
Andoni Gartzia Garaiako Zuzendari-Gerenteak dio berritzeko "isiltasuna eta lasaitasun haundia" behar direla, "zarata gautxi". Eta ekimena. "Konbentzituta egon behar da norbera berritu nahiaz".
10 urte betezera doazenean, Garaiak helburuak betetzen diharduela dio. 400 pertsonatik gora dabiltza Garaian lanean, "duela sei urte inor ez zegoen tokian". Eta 20 enpresa.
Zer da berrikuntza? Berrikuntzaren definizio bakarra ez dago. Bestelade, enpresen mundura mugatuta dago, edozein motatako enpresetara, baita erakunde publikoetara ere. Eta bestalde, merkatura, bezeroari begira dagoen kontzeptu bat da. Hortaz, prozesu konplexua da, baina sinplea ere bai. Beste enpresa batzuek egiten ez dutena eta egitea pentsatzen ez dutena egitea ere izango litzateke berrikuntza. Eta produktu berriarekin iristea merkatura. Berrikuntza pertsonek egiten dute, baina enpresa barruan egiten da. Berrikuntzak sormenaren iturritik edaten du eta sormena pertsonek daukate.
Zer behar da berritzailea izateko? Isiltasun eta lasaitasun haundia, zarata gutxi. Eta ekimena. Konbentzituta egon behar da norbaera berritu nahiaz. Pertsonok badaukagu sormena, talentua, baina hori landu egin behar da eta jarrera ekintzailea izan behar da.
Debagoienean berritzaileak gara? Onak gara garapen teknologikoan. Azken hamabost urteotan ia erabateko enplegua izan dugu. Eta horrek ez dio mesederik egiten berrikuntzari, lasaitu egiten garelako, tentsio puntua galtzen dugulako, sormenerako beharrik ere ez dugulako ikusten. Historikoki, berritzaileak izan gara, baina azken urteotan ia ez da enpresa berritzailerik sortu, nahiz eta gure bailarako enpresek diru asko inbertitu ikerkuntzan edo berrikuntzan. Hala ere, behar dugu berritzaile izan.
Elkar eragitea, espazioa eta berrikuntza. Hiru berba horiek erabiltzen dituzu Garaiak izan nahi duena definitzeko. Zer esan nahi duzu horrekin? Interakzioa da pertsonen arteko informazioa konpartitzea. Espazioa bat, gune egoki bat, beharrezkoa da elkarlanean jardunez berritzeko eta merkatuan zure produktua erosteko prest dagoen norbait topatzeko.
Gaur egun berrikuntzari, ikerketari, sormenari, garapenari...behar besteko garrantzia ematen diogu, oro har? Uste dut baietz. Gainera, Debagoienean beti egon izan da berrikuntza, baina hotza izan da, ukiezina, ikusezina. Gakoa da jendea ohartzea hezkuntzan eta berrikuntzan oinarritu behar dugula gure etorkizuna. Gure gazteek ikusten dute beste jendarte batean bizi garela: informazio jendartean.
Krisi garaia ona da berrikuntzan sakontzeko? Sasoi latzak beti dira onak aurrera egiteko, berritzeko, inflexio puntuak sortzen direlako krisi sasoietan. Hortaz, ondo etorria izan dadila egungo krisia. Orain, beste alde batean daude krisiaren ondorioz galtzen diren lanpostuak eta sortzen den ezinegona, ziurgabetasuna...Hori konpondu egin behar da.
Krisitik irteteko, berrikuntzak eta ikerketak zelan lagun dezakete? Ekintzaileak izanda, azkarrak izanda, arriskatuz...Orain arte oparotsaunean bizi izan gara eta moteldu egin gara. Krisitik irteteko eta egungo eredutik beste batera igarotzeko, hezkuntza eta berrikuntza ezinbesteko euskarriak dira; ez bakarrak, baina bai derrigorrezkoak. Ekimenean gado gakoa.
Noiz zabaldu zen Garaia eta zenbaterainoko okupazioa dauka gaur egun? Abenduan beteko ditu 10. urte. Hasiera batean, gune bakarra zegoen eta gaur egun bospasei eraikin daude. Hiruzpalau urtetik hona, hasi gara enpresaen eskuetan jartzen azpiegiturak, eraikinak...Eta, aurretik, beste sei urte eogn gara urbanizazio lanetan eta. Gaur egun, 400 pertsonatik gora gabiltza Garaian lanean, duela sei urte inor ez zegoen tokain. 20 enprsa ezberdin daude: Edertek, Lks, Microsoft, Ikerlan: Espainian beste inon ez dagen gera zuri batekin, ategi: erosketak egiteko web ataria...Gehienak bertakoak edo ingurukoak, nahiz eta bokazio zabala euki Garaiak.
Zaila da kanpotik enpresak eta ikertzaileak erakartzea Debagoienera berrikuntza egitera? Bai. Gaur egun, gainera, testuinguru honetan zailagoa eta Gipuzkoak daukan egituarekin are eta zailagoa, eskualde gehienetan daudelako Garaiaren antzeko ekimenak: Goierri Berrikuntza gunea dago Ordizian; Eibarren ere Teknologia Poloa egin nahi dute Teknikerren inguruan, Galarretan ere Garaia antzeko zerbait; Miramon...
Garaia etor daitezkeen enpresa berri batzuk edo zabalduko dituzten beste batzuk aipa zenitzake? 2011rako etxetresnen teknologien gaineko enpresa bat kokatzea nahiko genuke eta, bestalde, MUk teknologia berrietan oinarritutako berrikuntza gune bat jarriko du. Laborategiak eta abar izango dira 11.000 metro koadro inguruko gunean. Enpresaren eta unibertsitatearen arteko elkarlana bultazatuko da hor.
Garaiaren hasierako helburuak betetzen diharduzue? Espero genuen enprea batzuek oraindik ez dute Garaian kokatzeko eta berrikuntzan murgiltzeko urrats hori egin, beste estrategia batzuk garatu dituzteako, baina helburuak betetzen doaz. 40 miloi euroko inbertsioa egin dugu eta horri gehitzen badiogu enpresek eurek egin duten inbertsioa, ekipamenduetan eta, 85 milloi euroko inbertsioa da. 2001ean aurreikusten zen 13 bat urtetan 130 milioi euro inbertituko zirela. Hasierako epe-muga 15 urtekoa zen.
Garaia makina bat ekimen antolatzen duzue: jardunaldiak, ikastaroak... Bai, Garaia ez da bakarrik zientzia, teknologia edo enpresendako kokagunea, pertsonei ere egin nahi diegu tokia. Arrakastaz antolatu ditugu, inguruko agenteekin batera, jardunaldiak eta. Garaiako ekipamenduak eta azpiegiturak zabalik daude herritarrendako. |