| Infonomia-Euskadik Garaian izango du egoitza |
| 2008(e)ko Januaryren 24(e)an | |
|
Infonomia berritzaileen sareak eskualde ordezkaritza bat ireki du Euskal Herrian, eta Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean du egoitza. ‘Contact point’ edo elkartze gune honek berrikuntzaren esparruan punta-puntakoak diren enpresen arteko loturak sustatzeko aukera eskainiko dio Garaiari, eta baita ikertzaileen arteko topaketak eta elkarreraginak erraztekoa ere. Infonomia sareak 17.000 kide ditu eta, beraz, berrikuntzan interesatutako Europako pertsonen sare nagusietako bat da. Horietatik, mila inguru Euskal Herrikoak dira.
“Infonomia sareak konektatuta egoteko eta azken joeren berri izateko aukera eskaintzen dizu, eta bi baldintza horiek nahitaezkoak dira XXI. mendeko edozein enpresarentzat”, azaldu digu Ángel Arboniesek, Infonomia-Euskadiko “contact point”eko koordinatzaileak. Arbonies, MIK (Mondragon Innovation & Knowledge) enpresako zuzendari orokor ohia, Garaia Berrikuntza Guneko “innovation coach”a da gaur egun; sei liburu eta hainbat artikulu idatzi ditu ezagutzaren eta berrikuntzaren kudeaketari buruz. Infonomia-Euskadiren Euskal Herriko egoitzak bulego iraunkorra izango du Garaia Berrikuntza Gunean, eta urtarrilaren 30ean egingo du eskualde ordezkaritza horrek lehen ekitaldi ofiziala. Garaiak UpDate’08 zirkuituko jardunaldi bat hartuko du; ekitaldi ibiltari horren baitan, bi orduan eta multimediako hainbat formaturen bidez, negozioen eta enpresaren mundua zehazten ari diren joera berritzaileenak aztertuko dira. Alfons Cornellak eta Antonella Brogliak zuzenduko dute; azken hori Saatchi&Saatchi-ren Espainiako lehendakariorde ohia da. Infonomia-Euskadi 2008. urtearekin batera sortu da −urte hori Berrikuntzaren Urte deklaratu dute Euskal Herrian−, eta GARAIA Berrikuntza Gunea aukeratu du bere egoitza ezartzeko. Arrasateko Berrikuntza Gunea 2007ko ekainean inauguratu zen, eta |